2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala

OIARTZUN IRRATIAn elkarrizketa: HemenGUK ekoizleen sareari eta argitalpen berriei buruz


OIARTZUN IRRATIAk elkarrizketa egin dio gaur Ekaitz gure kideari, ''Nire koloreztatzeko itsaslapurren koadernoa'' eta uztailean argitaratuko dugun ''Euskal Azeriaren hamaika abenturak'' bioGrafikoaren marrazkilaria.

Trikuharri Kultur Elkartea Oiartzungo HemenGUK ekoizleen sarera batu da eta ekainaren 19an (larunbata) herriko plazan antolatu den azokan parte hartuko du.

ELKARRIZKETA


Argitalpen berria: ''NIRE KOLOREZTATZEKO ITSASLAPURREN KOADERNOA''




NIRE KOLOREZTATZEKO
ITSASLAPURREN KOADERNOA


ISBN: 978-84-09-31615-1
Orrialdeak: 24
Egilea: Ekaitz
Argitaratzailea: Trikuharri Kultur Elkartea
Prezioa: 5 euro / doan deskargatzeko esteka

Bederatzi itsaslapur (eta pirata ehiztari bat) ezagutzeko aukera izango dute txikienek koaderno honekin, bai bere istorioak irakurriz, izki larriz eta txikiz idatzitakoak (irakurketa maila desberdinei begira), bai bere marrazkiak koloreztatuz! 6-10 urteko haurrentzat gomendagarria.