2021(e)ko irailaren 9(a), osteguna

Oiartzun Irratian: ''Pellot kortsario hendaiarra''

Trikuharri Kultur Elkartea (TKE) OIARTZUN IRRATIAn (106.5 FM) izan da berriro, hilabetero saio berri bat grabatuko du eta. Oraingoan, Ixtebe Pellot kortsario hendaiarrari eskaini diogu oraingo honetan, bere abentura eta ihesaldietaz aritu gara, eta bide batez, prestatzen ari garen bere bizitzari buruzko komikiaz galdetu digute:

Pellot kortsario hendaiarra


2021(e)ko irailaren 1(a), asteazkena

Jean Elissalde: ''Pellot kortsaria'' biografia (Patri Urkizuren edizioa)

Ixtebe Pellot kortsario hendaiarraren jaiotzaren urteurrenean, Patri Urkizu idazleak berreskuraturiko bere biografia euskaraz irakurtzera animatzen zaituztegu, Jean Elissalderen eskutik, J. Duvoisinen Le dernier des corsaires ou la vie d' Étienne Pellot-Montvieux de Hendaye liburuan oinarriturik:

Pellot kortsaria

Idazlea: Jean Elissalde (A. Itsasmendi ezizenaz)

Edizioaren arduraduna: Patri Urkizu

Lehenengo argitalpena: Le Courrier de Bayonne, 1937ko azaroa -1938ko urtarrila

Orrialde kopurua: 40

Iturria: patriurkizu.eus

(Argitaragabeak atala)