Ehun Urteko Gerraren bitartean, Gaztelako Pedro I.a tronutik kanporatua izan zen bere anaiorde Enriquerengatik. Bigarrenak, frantsesen laguntzaz baliatu zenez, Pedro hauen etsaiengana jo zuen: ingelesak eta nafarrak. Nafarroako Karlos II.ak bere laguntzaren truke Araba, Gipuzkoa eta Errioxa bere erresumara birbatzea lortu zuen, tamalez sei urte bakarrik iraungo zuena.
Libourne 1366: Nafarroa birbatu zenekoa
(pdf formatuan deskargatzeko)
egilea: Trikuharri Kultur Elkartea
orrialdeak: 2
Argitalpenak: